FIKI LANA
3.EBALUAKETAn elektrizitatea ari gara lantzen. Hau da Maider Saez eta Jennifer Rodriguez-en lana: 4.1 Korrontearen efektu termikoa. Hari batetik korronte elektrikoa igarotzen denean, haria berotu egiten da. Higitzen ari diren elektroiek haria osatzen dute partikulekin talka egiten duelako sortzen da efektu hori. *Joule efektua: energia elektrikoa energia termiko bihurtzea da. Joule efektua zenbait ondorio kaltegarri ditu adibidez ordenagailuen mikroprozesadoreetan; martxan dagoenean asko berotzen dira eta etengabe aireztatu behar dira ez matxuratzeko. Ondorio positiboak ere baditu adibidez etxeko tresna gehienak; sorturiko beroa zerbitzua emateko erabiltzen dute (txigorgailua, berogailua…). Tresna askoren oinarria da Joulen efektua. James Prescott Joule britaniar fisikariaren omenez jarri zioten izen hori. 4.3 Korrontearen argi-efektua. Antzina batean gizakiek argi naturalak edo erregaiak erabiltzen zuten, orain, argi artifiziala elektrizitatetik ateratzen da.
4.4 Korrontearen efektu magnetikoa 1820 Hans Christian Oerstedek (1777-1851) ikusi zuen korronte elektriko batek gertu zegoen iparrorratz baten orratza higiarazi zuela. Geroago, 1831 inguruan, Michael Faradayk (1791-1867) egiaztatu zuen magnetismoak elektrizitatea ere sor dezakeela. Espira batean iman bat higitzean korronte elektrikoa sortzen dela ikusi zuen. Oersted eta Faraday fisikarien lanei esker, imanak higituz elektrizitatea sortu ahal izan zen. Egun, efektu magnetiko hori zentral elektrikoetan baliatzen da, eguneroko jardunean erabiltzen dugun elektrizitatearen zati handi bat sortzeko. 4.5 Korrontearen efektu mekanikoa. Motor elektrikoa Korronte elektrikoak imanen antzera jarduten dutenez, korronte elektriko batetik gertu imanak jartzen baditugu, higidura sor dezakegu. Haril batetik korronte elektrikoa igarotzen da eta korronte horrek iman baten antzera jarduten du, aldamenean imanak jartzen baditugu, harila biratu egingo da eta motorra ardatza ere. Motor hauek hainbat gauzetan erabiltzen dira; etxe tresnetan, lanetan eta eskuko tresna elektriko guztietan. 4.6 Korrontearen efektu kimikoa. Humphry Davy britaniar kimikariak esperimentu elektronikoak egiten zituen. 1843an metal merkeak estaltzeko zilarra eta beste metal preziatu batzuk erabiltzen ziren. Geroago nikel-bainuak (nikelatzea) eta gero kromo-bainua (kromatzea). Korronte elektrikoa objektu metalikoak beste metal baten geruza fin batez estaltzeko aprobetxa daiteke eta teknika honi galvonoplastia esaten zaio. Honek hainbat funtzio ditu:
Objektu asko galvanizatzen dira; mahai-tresnak, bitxiak, xaflak, hari eroaleak, sukaldeko tresnak...
0 Comentarios
|
AutorEscribe algo sobre ti mismo. No hay que ser elegante, sólo haz un resumen. ArchivosCategorías |